XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pertsona horretaz osatzen dugun azken inpresioa, beraren nortasun-bereizgarriak edo hartaz ditugun inpresio partzialak batera jartze hutsetik sortzen da, eta azkeneko inpresio horretan eragin edo indar bera dute bereizgarri guztiek.

Matematikoki: Azken Inpresioa

Non a, b, c, .... n, nortasun-bereizgarriak diren.

-Inpresio Orokorraren edo G Faktorearen Ikuskera

Bigarren ikuskera honek aurrekoa kritikatzen du.

Teoria honen arauera azkenean inpresio orokorra sortzen da, ordurarte subjektuarengan hautemandako bereizgarri guztiak aldatu edo berrinterpretatzen dituena.

-Ikuskera Gestaltikoa

Hirugarren ikuskera edo ikuspegi hau Gestalt-etik dator.

Honen arauera, pertsona bati buruz eratzen dugun inpresio orokorra, elkarren artean harreman dinamikoak dituzten bereizgarri batzuen emaitza da.

Hemen, ikuskera batukorrean ez bezala, nortasun-bereizgarriek harreman dinamikoak dituzte elkarren artean, halako moldez non haietako bat aldatzeak eragina bait du besteetan.

Azken inpresioa, ikusmolde honentzat, aipatu erlazio dinamiko horietatik sortzen den emergentea da.

Taldea, adibidez, taldekideen emergente dinamiko bat da, bera osatzen duten guztien batura baino gehiago dena.

Asch-ek, zeinaz arituko bait gara orain, hautemate soziala aztertu zuen eta hirugarren ikuskera honen eragina edan zuen.

1. Inpresio-Eraketari buruzko Postulatuak

Hona hemen Asch-en (1946) postulatuak inpresioen eraketari dagokionez:

1. Subjektua unitate bezala hartzen da, osotasun bezala.

2. Nortasun-bereizgarriek, pertsona barnean, lotura dinamikoa dute elkarrekin.

3. Nortasun-bereizgarriek ez dute denek indar bera azken inpresioan, hau da, batzuk parte hadiagoa dute besteek baino.

4. Bereizgarri batek beste guztien esanahia aldatzen du.

5. Bereizgarri bakoitzaren garrantzia, sistima dinamikoan dagokion lekuaren arauerakoa da.

6. Inpresioak, bere baitan, batasun bat eduki dezan nahi izaten dugu.

Hau da, elkarren kontrakoak diren bereizgarriak pertsonaren irudi koherente batean biltzen saiatzen gara.

7. Bereizgarri bakoitzaren balioa eta esanahia, testuinguruarekin batera, aldatu egiten dira.

Pertsona dabilen testuinguruan bereizgarri jakin baten esanahia nolakoa den, halakoa izango da subjektuaz aterako dugun inpresioa.